Neguko ordutegia izango du Udal Liburutegiak gaurtik aurrera

Juan Luis Romatet

Uda oraindik amaitu ez bada ere, udaleko zerbitzu batzuk neguko ordutegiarekin hasiko dira lanean. 

Alondegia Kultur Etxean dagoen Udal Liburutegiaren kasua da. Irailean sartzearekin batera, neguko ordutegiarekin egingo du lan. 

Helduen liburutegia 9:30etik 20:00etara izango da zabalik astelehenetik ostiralera, eta goizez bakarrik larunbatetan (9:30etik 13:30era).

Haurren liburutegia, berriz, arratsaldez irekiko da astelehenetik ostiralera bitartean (16:00etatik 20:00etara), eta goizez larunbatetan, 9:30etik 13:30era. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide