Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Nahiko nuke gehiena energia berriztagarria erabiltzea”

Asier Aizpurua 2022ko eka. 30a, 09:51

Zumaia 2050ean nola irudikatzen duen azaldu digu Maite Etxabek elkarrizketa honetan.

2050. urtean Zumaiak zenbat biztanle edukiko ditu zure ustez?Nik uste, gutxigora-behera, 11.000 biztanle. Orain baino zerbait gehiago, baina antzera.

Jatorriari dagokionez nolakoa izango da herria zure ustez?
Nik uste ez dela egongo aldaketa askorik, bertako jende asko, eta kanpoko batzuk bai, baina gehiegi ere ez.

Zure ustez zertan egingo dute lan zumaiarrek?
Nik uste agian turismo arloan orain baino gehiago bai, baina gehienek industrian, bertako industrian.

2050. urtean nolakoa izango da herriko energia kontsumoa?Nahiko nuke gehiena energia berriztagarriak erabiltzea.

Eta zumaiarrak nola mugituko dira herrian bertan?
Espero dut kotxe gutxiago egotea, eta agian bizikletan edo oinez.

2050. urtean Zumaian klima aldaketaren ondorioak jasango al ditugu?
Bai, dudarik gabe. Nik uste dut ibai inguruak urez beteko direla, euri gehiago egingo duela, lehorte handiagoak…

2050. urtean, gaur egun baino hobeto edo okerrago biziko gara?Hobeto, ba ez dakit. Zumaian ondo bizi gara, ezta?

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide