Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Internetetik egiten diren erosketek eta supermerkatu handiek tarte gutxi ari zaie uzten bertako merkataritzari”

Danel Udabe 2022ko eka. 30a, 09:54

Zumaia 2050ean nolakoa izango den galdetu diogu Xabier Udaberi.

2050ean Zumaiak zenbat biztanle izango ditu?
Iruditzen zait gaur egun baino gutxiago; biztanleria zahartzen ari delako eta, nahiz eta kostaldean gutxiago gutxitu, iruditzen zait gutxiago izango dela.

Zahar eta gazteen arteko proportzioa nolakoa izango da?
Jaiotza gutxi daude eta handitzen joango da zaharren proportzioa; besteak beste, gero eta zailtasun gehiago dagoelako umeak izateko eta ez dagoelako inongo babesik.

Zure ustez zertan egingo dute lan zumaiarrek?
Gero eta tertziarioagoa da Zumaia, turismoari begira, eta gero eta lan prekarioagoak. Lan teknikoak egiteko, jendeak askotan kanpora joan beharko du lanera.

Eta nolakoa izango da herriko merkataritza?
Internetetik egiten diren erosketek eta supermerkatu handiek tarte gutxi ari zaie uzten bertako merkataritzari, eta gero eta zailagoa da etekina ateratzeko edo soldata bat ateratzeko negozio bat jartzea.

Zumaiarrak nola mugituko dira herrian bertan?
Neurri handi batean, oinez, herriak eta hiriak peatonalizatzen ari dira bertako biztanlengoa ibiltzeko; baina gero, era berean, kargak daudenean, erosketak edo mugitzeko, zailtasun gehiago daude. Baina iruditzen zait gaurko aldean gehiago izango dela oinez.

2050ean, Zumaiak klima aldaketaren ondorioak jasoko ahal ditu?Bai, argi eta garbi.

2050ean, nolakoa izango da Zumaiako gizartea?
Tamalez, iruditzen zait ez dela gaur egun bezain kohesionatua izango eta aldeak handitzen joango direla. Gero eta lan merkatu prekarioagoa dago eta babes soziala galtzen joango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide