2050ean Zumaiak zenbat biztanle izango ditu?
Nik uste dut, gutxi gorabehera 10.000 inguruan mantenduko dela, baina pixkat hasiko da, ez asko.
Zaharren eta gazteen arteko proportzioa nolako izango da?
Nik uste dut, gaur egungo panorama ikusita, zahar gehiago egongo direla gazteak baino, eta arazo bat izango dela hau etorkizunetako egoitzetan.
Zertan egingo dute lan zumaiarrek?
Pisu handiagoa izango dute internetak eta turismoak, eta industriak nik uste gutxiago hartuko duela.
Nolakoa izango da herriko merkataritza?
Gaur egungo panorama ikusita, askoz ere gutxiago izango dela uste dut. Gaur egun jendeak ia dena internetetik erosten du eta herriko merkataritza ez dugu bat ere bultzatzen.
Zumaiarrak nola mugituko dira herrian bertan?
Espero kotxea gero eta gutxiago erabiltzea eta bizikletaz eta oinez gehiago erabiltzea, gaur egun jende askok erabiltzen du kotxea
Itsasoaren mailaren igoerari aurre egiteko, zer neurri hobetsiko zenuke?
Errioari espazio gehiago eman beharko genioke, herria pixkanaka kaskoetara mugituz; itsasoa jaten ari zaigu, egia esan.
2050ean, nolakoa izango da Zumaiako gizartea?
Nik espero dut, gizarteak hobera egitea, eta askoz ere justuagoa izatea, ezberdintasun gutxiago izatea. Eta espero det hobekuntza bat izatea zuek gazteok, lehengo garaietan ez zen horrela izaten.