Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Kotxeen trafikoa kentzean herriak beti irabazten du”

Itzea Umerez 2022ko eka. 30a, 10:04

Bere iritziz Zumaia 2050ean nolakoa izango den galdetu diogu Leire Zubikarairi.

2050ean, Zumaiak zenbat biztanle izango ditu?
Gaur egun bezala (10.000 inguru), Zumaian itsaso mailaren igoera dela eta ez dut uste tamaina aldetik jende gehiago bizitzeko aukerarik egongo denik.

2050ean, nolakoa izango da zumaiarren aberastasun maila dirutan?
Gaur egungoaren antzekoa, ez da horrenbeste aldatuko.

Zumaiarrak nola mugituko dira herrian bertan?
Gero eta kale gehiago peatonalizatuko dira: oinezkoek, bizikletek eta garraio publikoak izango dute lehentasuna. Erosotasuna suposatuko du herritarrentzako eta bizitza kalitate hobeagoa ere, kotxeen trafikoa eta kentzean herriak beti irabatzen duelako.

2050ean, Zumaian klima aldaketaren ondorioak jasango al ditugu?
Bai, ondorioak igertzeko modukoak izango dira, itsasoak herriaren gune asko berenagatuko ditu eta nabarituko da herritarren bizitza kalitatean.

2050ean, nolakoa izango da Zumaiako gizartea?
Ez da aldatuko, oraingo bertute eta gabeziekin jarraituko du, nahiz eta esaten dugun gizartea eta aldatuko dela, urte asko eramaten ditu aldaketa horiek lortzea eta suposatzen dut antzera ibiliko dela.

2050ean, gaur egun baino hobeto edo okerrago biziko dira zumaiarrak?
Okerrago, klima aldaketaren ondorioz okerragoa izango dela uste dut.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide