2050erako Zumaiako biztanleria aldatuko al da? Nolako aldaketak ikusiko dira biztanlerian?
Nire ustez kopurua ez da asko aldatuko, baina biztanleria aldatuko da etorkin gazteak etorriko direlako lan bila, lanpostuak eta betebeharrak betetzeko. Gertatu daitekeena da hemengo biztanleria zaharrago izango dela.
Zumaiako ekonomia hobetu ala okertu egingo da 2050ean?
Nire ustez ekonomia mantundu egingo da edo pixka bat hobetu daiteke.
2050ean, energia berriztagarrien bitartez lortuko dugu elektrizitateaa?
Nik espero dut lortzea, baina gertatzen dena da diru asko jarri behar dela energia berriztagarriak lortzeko. 2050ean gaur egun baino gehiago lortuko dugu, baina nahi adina zaila izango da.
Zumaiako biztanleak nora ibiliko dira herrian zehar? Gaiaren inguruan zer diozu eta jasangarriago izateko zer egingo dutela pentsatzen duzu?
Nik espero dut Zumaian bertan oinez ibiltzeko ohitura hartzea jendeak, bizikletaz edo garraio publikoetan. Hau da, era ekologikoetan, baina gizakia nahikoa alferra da eta nahi dugu autoz egin erosketak. Onena izango litzateke oinez, bizikletaz edo karroarekin lehen egiten zen erara.
Zumaiako hainbat gune itsasoaren mailaren igoeraren ondorioz, ondorioak izango dituela pentsatzen duzu?
Nik uzten dut bai itsas maila igotzen bada Zumaiak ondorio nahiko larriak izan ditzatekeela. Lehen uholde txikiak sortzen ziren kaleetan, orain lanak egin dituzte uholde horiek saihezteko, baina itsasoaren maila gora doa eta nik esango nuke uholde txiki haiek errepikatzen eta handitzen joan daitezkeela. Erribera kalea zen uholde asko jasaten zituenak, paol aldeak izan ditzate ondorioak, azkenean bertako etxe batzuk itsas mailatik azpira daudelako eta Artadi aldea ere izan daiteke lehen hasiera batean marismak zirelako.
Itsas mailaren igoeraz aparte zer kalte izango ditu Zumaiak? Klima aldaketaren ondorioz ur-murrizketak izatea daitezke; eta baita ere kontrakoa, euri jasak handiagoak izatea eta horren arabera uholdeak izatea. Azken finean, Zumaiatik pasatzen da Urolako ur-jario guztia”.
Zure ustez gizartea aldatuko da?
Bai aldaketa egongo da. Nire ustez, etorkin gehiago egongo dira, jende aldaketa egongo da. Espero dut onera egitea eta arrazakeria ez areagotzea.
Euskarak jarraituko du hizkuntza nagusi izaten?
Pixkat dudetan nago, erakundeak lanean ari dira euskara mantentzeko baina, migrazioen ondorioz eta jendeak gazteleraz jotzen duela arrisku pixkat egongo da euskara mantentzeko. Espero dut jendea mentalizatzea euskaraz hitz egin eta mantentzeko, eta hizkuntza ofiziala izaten jarraitzeko.
Aurreko galdera guztiak kontuan izanik, zure ustez zumaiarrak hobeto ala okerrago biziko dira?
Hobeto biziko dira, egongo dira gai batzuk okerrera egingo dutenak, baina gizakiak hobetzeko joera izaten du.