Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Jende gehienak herritik kanpo egingo du lan”

Manex Moreno

Zumaiarren iritziz Zumaia 2050ean nolakoa izango den jakin nahi dugu. Hona hemen Juan Morenoren iritzia.

Zertan egingo dute lan zumaiarrek?
Jende gehienak herritik kanpo egingo du lan, inguruko industrialdeetan, inguruko beste herri batzuetan edo atzerrian. Ostalaritza, merkataritza edo erakunde publikoak bezalako zerbitzuetara dedikatzen diren pertsonak lan egingo dute herrian. Laburbilduz, lanaren gaia ez da asko aldatuko.

Zumaiarrak nola mugituko dira herrian bertan?
Uste dut hirietan ibilgailuen trafikoa murrizteko joera dagoela. Etorkizunean, ibilgailuen zirkulazioa debekatuta egongo da, zerbitzuak, larrialdiak eta garraio publikoa soilik utzita. Garaje edo aparkalekuetan aparkatu beharko dugu.

2050ean, gaur egun baino hobeto edo okerrago biziko dira zumaiarrak?
Ondo biziko gara, denborarekin gertatuko diren aldaketetara egokitu beharko gara.

Nolakoa izango da herriko merkataritza?
Gero eta denda gutxiago izango dira, zergak eta alokailuak gero eta garestiagoak izango direlako.

Zahar eta gazteko proportzioa nolakoa izango da? 
Hemendik gutxira zahar gehiago egongo dira, gaur egun familiek ume gutxiago dituztelako.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide