Hemendik 30 urtera proportzioan heldu ala gazte gehiago egongo dela uste duzu, eta zein arazoren aurrean egongo gara honela izaten bada?
Orain ikusten ari garenaren arabera, nik uste dut heldu gehiago egongo garela, arrazoi nagusia da jaiotze tasak jaisten doazela eta hori konpentsatzeko beharrezkoa izango dugu imigrazioa, bestela egoera larri baten aurrean egon gintezke, noski.
Bizi itxaropena laburragoa ala luzeagoa izango da? Zer uste duzu?
Bizi-itxaropena luzeago izango dela iruditzen zait, gaur egun zientziaren aurrerapausoak eta horren laguntzaz ikusten dugu, geroz eta helduago bizi garela. Orain, zer kondiziotan eta nola ikustear egongo da.
Prezio igoera honek jarraitu egingo duela uste duzu?Eta inflazio honek gure ohiturak aldatuko ditu?
Tamalez, inflazioak ez dauka jaisteko ikuspegirik, gora joango dela iruditzen zait denbora luze batez. Aurrera begira, behintzat, iruditzen zait inflazioa goruntz doala. Eta horrek zer eragin duen? Azkenean aberatsak aberatsago izango direla, eta erosketa ahalmena besteoi zaildu egingo zaigula. Orduan, arazo potolo bat etor daiteke.
Baserritarrei toki bat emanez, beraien produktuak saltzen jarraituko dute? Edo dena industrializatuko da?
Nik uste dut zentzu horretan, pixkanaka hasi garela zerbait mugitzen. Orain modan dagoen 0Km-ko produktuen kontsumoa eta abarrek. Iruditzen zait oraindik asko dugula aldatzeko, baina pausotxo horiekin jarraitzen badugu, aldaketa bat badatorrela espero dut.
Kotxeak gasolinarekin erabiltzen ditugu; aurrerantzean jendea kotxe elektrikoak erabiltzen hasiko da?
Kotxe elektrikoak erabiltzen.. Ba bai, hasi gara urrats batzuk egiten zentzu horretan.
Biztanleria igotzen bada, Zumaian denontzat lekua egongo da bizitzeko? Eta janari nahikoa denontzat?
Oso zaila egiten zait Zumaiara jendetza etortzea bizitzera, baina egia da, urte batzuetatik ona asko hasi dela populazioa. Baina beno, oraindik lekua badaukagula iruditzen zait etorri daitekeen jendearentzat. Nik, batez ere, aldatuko nukeena da hirigintza plana, eta industria beste leku batera eraman, herriko zona hori dena peatonalizatu. Eta aldaketa hauek denontzat lekua utziko digute, adibidez eraikitzeko.
Hemendik 50 urtetara uraren kalitatea berdina izango al da? Bainurako arriskurik izango al dugu?
Hor bazeuden zurrumurru batzuk alga kutsakor bat atera zitekeela aldaketa klimatikoaren eraginez, eta bai hor zientifikoki ari dira gauzak egiaztatzen, aldaketa klimatikoak eragin ditzakeen kalteen gain. Niri iruditzen zait, badagoela hor arrisku bat, eta posible ikusten dut bainatu ezin izatea itsasoan.Pena bat izango litzateke.
Klima aldaketaren ondorioz, tenperatura aldaketak izango ditugula uste duzu? Baietz izanez gero, tenperaturak gora edo bera egingo duela uste duzu?
Hori errealitate bat da, igerri dugu tenperatura igo dela urte batzuetatik hona. Errealitate hutsa dela iruditzen zait.
Sexu eraso kasuak jaitsi egingo dira, berdin jarraituko dute ala igo egingo direla uste duzu?
Zaila ikusten dut honi erantzun garbi bat ematea, duela urte batzuetatik hona ustez askoz gehiago hitz egiten da gaiaz, prestatuago gaude denok, baina zoritxarrez zenbakiak hor daude eta gertatzen dira kasuak eta dezente. Orduan esperantza, baietz esango nuke jaitsiko direla baina, ez dut uste jaitsiera azkarra izango denik. Lanketa handia dagoela iruditzen zait.
Euskararen erabilerak berdin jarraituko duela uste duzu?
Espero dut baietz, azkenaldian ikusten ari gara euskaraldia dela, euskara indartzeko lan asko ari da egiten eta, beno, esperantza badago.