2050ean, zenbatekoa izango da Zumaiako biztanleen bizi itxaropena, gehiago edo gutxiago?
Iruditzen zait gehiago izan beharko lukeela, aurrerapena egiten ari garelako. Baina, nahiko dudak ditut aurrerapen horiek nahiko egokiak diren bizi itxaropena luzeago izateko.
Euskarak herriatarren artean gaur duen bezainbesteko garrantzia izango al du?
Gaur duen bezainbesteko garrantzia izango duela uste dut, eta gehiago izatea espero ere bai.
Zumaiako gazte guztiek herrian bertan lan egiteko aukera izango al dute?
Iruditzen zait denentzat lanpostua egotea oso-oso zaila izango dela.
Turismoak merkataritzak baino diru gehiago ekarriko al du?
Turismoak merkataritza baino gehiago ekarriko duen ez dakit, baina turismoari loturiko lanpostuak gehiago izango direla iruditzen zait.
Petrolioa noiz amaituko da zure ustez? 2050ean geratuko al da zerbait?
Iruditzen zait gaur egun doan martxarekin 2050erako petrolioa amaituko dela.
Gauzen prezioak igo egingo al dira zure ustez?
Gauzen prezioak egunero ari zaizkigu igo eta igo, eta uste dut horrek horrela jarraituko duela.
Gaur egun dagoen kostaldea itsasoak hartuko duela uste al duzu?
Noiz edo noiz izan liteke, baina momentuan uste dut guk ez dugula ezagutuko.
Tenperatura altuek zumaiarren bizimoduari kalte egingo al dio? Zer kalte?
Ez zait iruditzen gu konturatzerainoko adinako kalterik izango denik.
Herriko festak berdinak izaten jarraituko dutela uste al duzu?
Herriko festak iruditzen zait urteak pasa ahala aldatzen joaten direla, eta hor ere iruditzen zait aldatuko direla ohiturak eta izateko erak…
Etorkizuneko zumaiarrek Zumaia hobeago bat izateko, zein arazo konpondu beharko lirateke?
Uf, galdera zaila.Gauza asko daude zuzendu beharrekoak, baina gauza bat aukeratzeko zaila.