Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Garraio publikoa gehiago erabiliko da”

Unai Etxabe 2022ko eka. 30a, 10:45

Gurutze Ostolazari galdetu diogu bere iritziz Zumaia nolakoa izango den 2050ean.

Gaur egun %73,81a da euskalduna. Zure ustez zer gertatuko da portzentai horrekin? 
Nire ustez, euskararen erabillera bajatu egingo da, zeren eta jendeak euskaraz jakin arren, erdaraz gehiago hitz egingo du, batik bat ohituragatik. 

Geroz eta gehiago dira ikastera edo lanera kanpora joaten diren gazteak. Zer eragin izan dezake horrek etorkizunean?
Gazteak gero eta beranduago hasiko direla lanean, ikasketak egin, horiek bukatu, ez dut lehenagoko konturik ikusten. Lehen eskolarako gogorik ez zuena 14 edo 16 urterekin lanean hasten zen, orain, ez dago horrelako konturik.

Gazteak gero eta gehiago erabiltzen dituzte garraio elektrikoak (patinete elektrikoak, bizikleta elektrikoak…). Horiek erabiltzen jarraituko al dugu? 
Nire ustez gero eta gehiago erabiliko dira garraio elektrikoak, ikusita nola dagoen kontaminazio kopurua…

Eta horrek eraginik izango al du? 
Bai. Ikusita nola dagoen kontaminazio kopurua, azkenean onerako izango da. 

Garraio publikoen erabilera handitu ala txikitu egingo da? Zergatik?
Nire ustez handitu egingo da, jendeak ez duelako kotxea hartuko garraio publikoa eroso edukita. Garraio publikoa gehiago erabiliko da. 

Arrantzari begira, Zumaia mantentzeko nahikoa diru emango al du 30 urte barru? Edo zer negoziok mantenduko duela uste duzu?
Arrantza? Nire ustez orain ere Zumaia ez da bizi arrantzatik, eta hau ikusita ez zait iruditzen aldaketa handirik egingo denik kasu horretan. Industriak mantenduko luke oraingo antzera. 

Turismoa gero eta indar gehiago hartzen doala nabarmena da. Zure iritziz, dendek eta tabernek moldaketa bat izan dezakete turistei begira jarriz? Agian taberna gehiago, dendak bertako gauzekin…
Zumaia nire ustez tabernaz osatuta dago, agian denda berri batzuk ez lirateke gaizki etorriko, zerbait aldatzekotan, bertako produktuak saltzeko, baserriko produktuak eta horrelakoak.

Zumaia kostaldeko herria izanik, eta klima aldaketaren ondorioz, itsas maila igoko dela ikusirik, Zumaiako zatiren bati eragingo diola iruditzen zaizu? Baietzaren kasuan, zer lekutan eragingo du?
Zumaian… niri iruditzen zait Amaiako plaza, Kantauri plaza eta horiei eragingo die, eta batik bat hor ibaiaren ondoan geratzen diren kale horiei orokorrean.  Horiek izango direla kaltetuenak iruditzen zait.

Klima aldaketaren ondorioz lehorteak ugarituko balira, zer eragin izango luke Zumaiako paisaian? Paisaia asko aldatuko al da?
Nire ustez, ez litzateke Zumaiako paisaia asko aldatuko.

Gure gobernu-sistemari begira, Zumaian udaletxe eta alkatearekin funtzionatzen dugu. 30 urte barru egitura politiko berak jarraituko duela uste al duzu?
Hemendik 30 urte barru? Nire ustez funtzionamendua antzekoa izango litzateke. NIk urte askotan ezagutu dut era honetan funtzionatzen, betiere jendea aldatuz baina… alkatea eta funtzionamendua antzekoa. Ez zait iruditzen aldaketa handirik egongo denik.

Gaur egun, Zumaian, nola ikusten duzu matxismoaren gaia? 30 urtera nolako aldaketa izango duela uste duzu?
Ez dut uste matxismoaren inguruan Zumaian arazorik dagoenik, eta ez zait iruditzen asko aldatuko denik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide