Zure ustez zenbat biztanle izango ditu zumaiak 2050?
Ez dakit seguru, gero eta ume gutxiago jaiotzen dira eta gero eta jende gehiago hiltzen da, pentsatzen dut jendea etorriko dela kanpotik, nire ustetan 15.000 inguru biztanle.
2050ean zumaiarrak hobeto edo okerrago biziko dira?
Suposatzen dut hobeto biziko direla, aurrerapen teknologiko gehiago egon dira eta bizitza aurrera doa eta gu lehengoak baino hobeto bizi gara.
Zure ustez zer neurri izango litzake ona Itsaso maila igoerari aurre egiteko?
Ez dakit zer neurri hartuko nukeen.
2050ean jasango ahal ditugu klima aldaketaren ondorioak?
Iruditzen zait kosta altuago egongo dela eta gero eta hondartza gutxiago egongo dela eta tenperaturak ere aldatuko dira, baina nere ustetan ez du izango ondorio larririk eta neguak ez dira hain txarrak izango.
Zure ustez zumaiarrak aberatsagoak izango dira edo pobreagoak?
Suposatzen dut aberatsagoak izango direla, gu lehengo belaunaldia baino aberatsagoak gara eta suposatzen da generazioak pasatzen aberatsagoak izan beharko direla.
Biziko al zinen Zumaian 2050. urtean?
Bai biziko nintzake. Zergatik ez?