2050ean turismoa handitu edo txikitu egingo dela uste al duzu?
Txikitu ez, handitu egingo dela pentsatzen dut.
Biztanleria asko handituko dela pentsatzen duzu?
Asko ez dut uste.
Denok dakigun bezala, mundu osoan klima aldaketak gertatzen ari dira, hori dela eta, klima asko aldatuko dela uste duzu?
Zertxobait bai.
Klima aldaketa hauekin itsasoa igo egingo dela uste al duzu, eta horrela bada, noraino?
Gehienez 30 zentimetro, ez dut uste hainbeste izango denik ere ez.
Herrian beste etxe batzuk eraiki eta handitzen joango dela uste duzu edo orain duen tamainaren antzera egongo dela uste al duzu?
Antzera izango da, biztanleria asko ez bada handitzen ez dira askoz ere etxe gehiago behar.
Etxe gehiago eraikiz eta lurralde gehiago hartuz, ekonomian ere aldaketak egongo ziren, ekonomia asko aldatuko dela uste al duzu?
Ez dut uste.