Zumaiako neskak ere ez dira Kontxan ariko

Mireia Galarza Bastida

Artxiboko irudia.

Gaurkoan ere ez du lortu Delteco Zumaiak Kontxara sailkatzerik. Saiatu saiatu dira, baina hamaikagarren postuan amaitu dute sailkapen estropada Telmo Deuneko neskek (11:31.18).

Gaurkoan ere ez du lortu Delteco Zumaiak Kontxara sailkatzerik. Saiatu saiatu dira, baina hamaikagarren postuan amaitu dute sailkapen estropada Telmo Deuneko neskek (11:31.18).

Lehen postuan sailkatu da Arraun Lagunak, bigarren Orio eta hirugarren helmugaratu dira Tolosaldeako neskak. Ondorioz, zuzenean sailkatuta dagoen Donostiarra etxeko taldearekin batera, ondorengo zazpi ontziak ariko dira Kontxako Bandera eskuratzeko lehian: Arraun Lagunak, Orio, Tolosaldea, Hibaika, Cabo, Hondarribia eta Chapela; hurrenkera horretan sailkatuta. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide