Helduentzako eta haurrentzako film bana emango da asteburu honetan Aita Mari zineman.
Ostiraletik astelehenera bitartean Dios mio, ¿pero que nos has hecho? komedia frantziarra ikusteko aukera izango da. Ostiralean 19:30ean emango da, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igande eta astelehenetan 19:30ean.
Igandean, berriz, haurrentzako animaziozko film bat emango da, Marmaduke, 16:30ean.