2022/09/17 9:00etatik aurrera
Irailaren 17an egingo da aurtengo Olarro Eguna.
Goiz partean XVI. ARGAZKI RALLYA. Izen ematea 09:00etatik 10:00etara, Alondegiko Oxford aretoan.
10:30etik 14:30era Erribera kalean, ELIKAGAIEN AZOKA.
10:00etan kuadrillen arteko batel estropada, OLARRO EGUNEKO XIV. BANDERA, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta. Bandera estropada eremuan emango da.
10:30ean hasita HAUR ETA GAZTETXOENTZAT JOLASAK, Itxas-Gain elkarteak antolatuta. Arbustaingo arranpla parean, piraguak eta uretako jolasak; eta Gernika parkean, zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea, etab.
11:00etatik 13:00etara, Eusebio Gurrutxaga plazan, olagarroarekin egindako SUKALDARITZA ERAKUSTALDIA.
Goiz partean, OLAGARRO ZOPA txosnetan.
10:00etan, “Flyscheko olagarroa” BISITA GIDATUA euskaraz %50eko deskontua kode hau erabiliz: olarroeguna. Erreserbak: www.geoparkea.eus.
11:00etatik 13:00etara, Algorri interpretazio zentroan 6-10 urte bitarteko haurrentzat doako TAILERRAK. Aurrez izena eman behar da: info@algorri.eus edo 943143100.
11:00etatik 14:00etara ATEA ZABALIK Kofradian, ARRAINEN SALMENTA ARETOA ikusteko.
11:15ean HAMAIKETAKOA olagarro harrapatzaile izandakoentzat.
11:30ean herriko txistularien KALEJIRA Astindu taldearekin.
12:15ean Beheko Plaza eta Zarauzko Udaberri ABESBATZEN SAIOAK herrian zehar.
13:00etan KALEJIRA Zutrik trikitilarien eskutik.
14:30ean HERRI BAZKARIA, Eusebio Gurrutxaga plazan.
17:00etatik 19:00etara ATEA ZABALIK Kofradian, ARRAINEN SALMENTA ARETOA ikusteko.
17:30ean PLAZA DANTZAK Eusebio Gurrutxaga plazan.
18:30ean EUSKARALDIAREN abestiaren KOREOGRAFIA HERRIKOIA Astindu taldearekin, Eusebio Gurrutxaga plazan hasi eta Amaia plazara bitartean.
Arratsaldez, OLAGARRO BROTXETAK txosnetan.
19:30ean THE McKENSY´S CLAN BAND txaranga herriko kaleetan.
22:00etan DJ LOTI eta JULEN LUJAN Eusebio Gurrutxaga plazako karpan.