Erabakita zer pilotarik jokatuko duten Itzurungo pala txapelketako finala

Juan Luis Romatet

Atzo arratsaldean jokatu ziren txapelketako finalaurrekoak. Azken partidak bihar arratsaldean jokatuko dira. 

Itzurungo pala txapelketa amaitzear da. Atzo arratsaldean jokatu ziren lehen aldiz antolatu den lehia honetako finalaurrekoak Larretxo auzoan, Itzurun hondartzara bidean dagoen pilotaleku txikian. 

Finalerdietan izandako emaitzak hauek izan dira:

Ramon Cabaleiro, 18 – Ibon Ruiz, 10

lon Zendoia, 18 – Gorka Segurola, 10

Txapelketako azken bi partidak bihar arratsaldean jokatuko dira, eguraldiak laguntzen badu, behintzat, 18:30etik aurrera. 

3. eta 4. postuak erabakitzeko: Ibon Ruiz vs Gorka Segurola

Finala: Ramon Cabaleiro vs Ion Zendoia

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide