Gurasoekin bilera egingo da astelehenean pilota eskolari hasiera emateko

Juan Luis Romatet

Odietan jokatu ziren pilota eskolako finalak.

Pilota eskolako ikasturte berriari begira bilera antolatu du gurasoekin Zumaiako Kirol Elkarteak.

Hezkuntzako eta kiroletako beste jarduerak bezala, Zumaiako Kirol Elkarteak antolatutako pilota eskolak ere aste gutxi barru zabalduko ditu ateak. Aurretik, horren berri emateko bilera egingo du haurren gurasoekin.

Eskuzko eta palako modalitateetan emango da pilota eskola hau, eta benjamin (8-9 urtekoak), kimu (10-11 urtekoak) eta infantil (12-13 urtekoak) haurrei zuzendutako dago. 

Gurasoekin bilera irailaren 12an egingo da, astelehenean, 19:00etatik aurrera Aitzuri frontoian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide