Olarro Eguneko argazki rallya antolatuko du aurten ere Distira elkarteak

Juan Luis Romatet 2022ko irailaren 9a

Distira Argazki Elkarteak Argazki rallya antolatuko du aurtengo Olarro Egunean ere. Izenak egunean bertan emango dituzte argazkilariek, goizeko 9:00etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. 

Olarro Egunaren lehen urtetik antolatu izan da argazki rallya. Azken urteotan Distira Argazki Elkartea arduratu da lehiaketa honen antolakuntzaz, eta rallyaren XVI. edizioan ere hala izango da. Argazki lehiaketa hau Olarro Egunean bertan egingo da, irailaren 17an.

Hemen ikus daitezke Olarro Eguneko XVI. argazki rallyko oinarriak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide