Zumaiako Triatloia jokatuko da bihar arratsaldean. Kirol jarduera horrek eragina izango du herriko trafikoan, baita Lurraldebuseko autobusen joan etorrian ere.
Patxita Etxezarreta kalea itxita egongo da ibilgailuen joan-etorrietarako 15:30etik 16:15era eta 17:00etatik 18:20ra, eta horrek eragina izango du Lurraldebuseko DB05 (Ondarroa-Zumaia), UK07 (Aizarnazabal-Zumaia-Zestoa), UK09 (Zumaia-Donostia N634 errepidetik), UK10 (Zumaia-Donostia AP8 autobidetik) eta UK11 (Zumaia-Donostia ospitaletatik) eragina. Zerbitzuan "aldaketaren bat" izango dela aurreratu dute, baina Lurraldebusekin harremanetan jarrita ezin izan du konfirmatu aipatutako ordu horietako zerbitzuak bertan behera geratuko diren edo ez.
UK06 (Zumaia-Zumarraga) lineari dagokionez, Zumarragatik 15:10ean eta 16:10ean ateratzen diren autobusek geldialdi bakarra egingo dute Zumaian, tren geltokian, hain zuzen. Era berean, Zumaiatik 17:45ean aterako den zerbitzua ere tren geltokian hartu beharko dute erabiltzaileek, Patxita Etxezarretako geltokia ezeztatu egingo delako.