Flysch Traila prestatzeko bosgarren entrenamendu saioa egingo dute igandean

Juan Luis Romatet 2022ko irailaren 9a

Goizeko 8:00etan abiatuko dira Lubaki kiroldegi paretik eta Flyscheko ibilbidea egingo dute parte hartzaileek. 

Hilabete baino gutxiago falta da XIII. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa jokatzeko. Abuztuko atsedenaldiaren ondoren, hitzordua behar bezala prestatzeko bosgarren entrenamendu saioa egingo dute datorren igandean, hilaren 11n. Goizeko 8:00etan abiatuko dira Lubaki kiroldegi paretik eta oraingo honetan Flyscheko ibilbidea bera egingo dute. Guztira, 21 bat kilometro egingo dituzte. 750 metro positiboko desnibela izango du ibilbideak.

Entrenamendu saio hauek, bereziki, emakumeei zuzenduta daude eta Flysch Trailean parte hartzera animatu nahi ditu. Hala ere, kirolari orok hartu ahal izango du saio honetan. Aurrekoetan bezala, Maite Egaña, Amaia Agirresarobe, Leire Baraibar, Igor Ostolaza, Salva Millan eta Mikel Artia arituko dira gidari lanetan. 

Entrenamenduetan parte hartzeko beharrezkoa izango da norberak bere asegurua izatea. Izenak egunean bertan eman daitezke Lubakira hurreratuta, edo Zumaia Flysch Trailen webgunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide