Gaurko estropadan Getariako traineruan aritu diren hamalau kideetatik bakarra ez da izan Getariakoa, baina bai alboko herrikoa. Mattin Etxaniz zumaiarrak Kontxan aritzeko aukera izan du Getariako traineruarekin, eta bere iritzia eskatu diogu estropadaren amaieran.