Krisi ekologikoaz gogoetatzeko mahai ingurua izango da hilaren 21ean

Maria Maya Manterola 2022ko irailaren 13a

Irailaren 30ean eta urriaren 1ean eta 2an Portugaleten egingo diren ekotopaketak aurkezteko baliatuko dute Zumaiako mahaingurua. 

Krisi ekologikoari buruzko solasaldia izango da irailaren 21ean, asteazkenez. Zehazki, uraren erabileratik, hirigintzatik eta elikadura burujabetzatik krisi ekologikoari aurre egiteko moduez arituko dira Aitor Larrañaga eta Mirene Begiristain EHUko irakasleak eta Miren Vives Project Urbeseko kideak. Gizarte Zentroan (Hogarra) izango da hizketaldia, 18:30ean. 

Antolatzaileen esanetan, irailaren 30ean eta urriaren 1ean eta 2an Portugaleten egingo diren ekotopaketen atarikoa izango da Zumaiako saioa. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide