Gaur amaituko dute Euskaraldiko horma irudia Kofradian

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 15a, 08:20

Euskaraldiko entsegu orokorra egingo dute larunbatean, Olarro Egunean. Aurretik, murala margotuko dute Estalapeko egurrezko estalduran. 

Larunbatean Zumaian ospatuko den Olarro Eguna udazken amaieran egingo den Euskaraldirako entsegu orokor modura balioko du. Hala, ahobizien eta belarripresten pegatinak banatzeko mahaiak jarriko dituzte goizez eta arratsaldez, eta Euskaraldiaren abestia oinarri hartuta Astindu taldeak sortu duen koreografia dantzatuko da arratsaldean. Bideo batean jaso dute koreografia, herritarrek ikas dezaten. 

Horrekin batera, atzo arratsaldez hasi ziren Euskaraldiko horma irudia margotzen Kofradiako Estalapea estaltzen duen egurrezko egituran. Gauerako asko aurreratu zuten eta murala gaur bertan amaitzea aurreikusten dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide