Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da aurtengo Euskaraldia, eta girotze lanetan buru belarri ari dira antolatzaileak. Edozein bilkurak balio du Euskaraldiari haizea emateko, eta atzoko Olarro Eguna ez zen gutxiagorako izan. Euskaraldirako egin duten abestiaren doinuetara, Beheko plazatik Amaia plazara kalejira jendetsua egin zuten ehunka herritarrek, eta hainbatetan dantzatu zuten ondo ikasitako koreografia.