Datorren larunbatean emango zaio hasiera 2022-2023 antzerki denboraldiari Zumaian. Hasteko, Paraiso konpainiaren Uniko haur antzerkia ikusteko aukera izango da, 16:30etik aurrera, Aita Mari zinema aretoan.
Aurten ere sarrerak emango dizkigu Udaleko Kultura Sailak Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Uniko antzezlanera joateko hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Interesdunek hemen dute zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak datorren asteartean, hilaren 27an aterako ditugu.