Piztu energia-komunitatea aurkeztuko dute datorrean asteartean Hogarrean

Juan Luis Romatet

Zumaiako zenbait lagunek sortu dute Piztu Kooperatiba S., eta datorren asteartean, hilaren 27an, aurkeztuko dute Gurrutxaga Plazako Gizarte Zentroan egingo den ekitaldian. 

Zumaiako zenbait herritarrek energia-komunitate bat abian jartzea erabaki dute. Piztu Kooperatiba S. du izena, eta datorren asteartean, irailaren 27an, aurkeztuko dute Gurrutxaga Plazako Gizarte Zentroko (Hogarra) bigarren solairuan. 18:30ean hasiko da ekitaldia. 

Komunitate hauen kideek egindako deialdian irakurri daitekeenez, azken aldian entzundako albisteek eta izandako mugimenduek eraman dute kooperatiba hau sortzera. "Azken garaiotan denok ikusi ahal izan dugu gizartean zenbait mugimendu berri ageri direla: erregaien prezioen igoera, elikagaien garestitzea, klima-aldaketaren zantzu gero eta nabarmenagoak,...  Horren aurrean, elkartu eta asko eztabaidatu ondoren, Zumaiako hainbat herritarrek energia-komunitate bat sortu dugu".

"Zer garen, eta komunitatea zertarako sortu dugun" aurkezteko helburuarekin prestatu dute datorren astearteko ekitaldia. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide