Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak jarduera ugari eskaintzen ditu ikasturtean zehar, eta interpretazioari ere egiten diote tartea. Helduen antzerki taldea martxan jartzeko asmoa dute, hain zuzen, eta izena eman daiteke dagoeneko. Asteartea da horretarako azken eguna. Interesdunek 943-86 11 83 telefono zenbakira deitu edo musikaeskola@zumaia.eus posta elektronikora mezua bidali dezakete.
Asteazkenean, hilak 28, taldeko partaideekin ate irekien saioa egingo dute Ubillos jauregian, 20:00etan.