Idazkari lanpostua betetzeko hautaketa prozesuaren bigarren proba irailaren 29an izango da

Maria Maya Manterola 2022ko irailaren 24a

Alondegian izango da proba, ostegunean, goizean zehar. Deialdian zehaztu dute ordutegia.

Udalean hutsik den idazkari lanpostua bitarteko funtzionario batek betetzeko prozesuaren barruan, argitara eman dituzte azterketa teoriko-praktikoaren behin behineko emaitzak. Oposizio-lehiaketa sistemaren bitartez beteko dute postua, Toki Administrazioko funtzionario batek bete artean. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide