Euskadiko surf txapelketa irabazi du Janire Gonzalez Etxabarrik

Juan Luis Romatet

Sopelako uretan jokatu da txapelketa pasa berri den asteburuan. 

Euskadiko Surf Txapelketa eta Euskal Surf Zirkuituko bigarren jardunaldia jokatu dira pasa den asteburuan Sopelan. Haizea eta itsaso mugitua izan zuten txapelketan aritu ziren surflariek. 

Emakumeen kategorian, Janire Gonzalez Etxabarri zumaiarra izan zen irabazlea, azken txandan Carmen Garay,  Saioa Ortega, y Silke Martinezi irabazi ondoren. 

Beteranoetan, berriz, Unax Aizpurua laugarren postuan sailkatu zen Euskadiko Txapelketan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide