Hirugarren izan da Xabier Osa Munduko Txapelketan, k1ean

Juan Luis Romatet 2022ko irailaren 27a

Ponte de Liman (Portugal) jokatutako munduko maratoi txapelketan brontzezko domina irabazi du Itxas-Gaineko kideak.

Hemeretzi kilometroko distantzia zuten egiteko piraguistek. Estropada guztian zehar lehenengo hiruen artean izan da zumaiarra. Azkenaurreko eramanaldian erori egin da eta aurreko biek ihes egin diote. Atzetik joan da distantzia mantenduz baina zaila izan ditu harrapatu. Amaieran, hirugarren izan da Osa eta, ondorioz, brontzezko domina eskuratu du.

Bihar k2an lehiatuko da Luis Medranorekin batera. Aurrez ere aritu izan dira biak batera nazioarteko probetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide