Elkarretaratzea egingo dute ostegunean Soraluzeko emakumearen hilketa salatzeko

Juan Luis Romatet 2022ko irailaren 28a

Soraluzeko emakume bat hilik aurkitu zuten pasa den aste bukaeran Benidormeko bere etxean. Hilketa salatzeko elkarretaratzea egingo da bihar Saregileen plazan. 

Gertakaria pasa den asteburuan gertatu zen, eta hildako emakumea 68 urteko soraluzetarra da. Bi labankada zituen, eta indarkeria zantzuak zituen. Hilketaren susmagarri nagusia bere senarra da. Azken hau auto istripu batean hil zen, ikerketaren arabera, bere buruaz beste eginda.

Hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Zumaiako Mugimendu Feministak. Bihar egingo da, osteguna, 19:00etan Saregileen plazan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide