Zesta puntako Hondarribiko Grand Slameko finalerdiak jokatuko dira gaur, 18:00etatik aurrera Jostaldi frontoian. Zumaiako bi puntistak, Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez, finalerako txartelen bila aterako dira kantxara.
Goikoetxeak Zabalarekin osatu du bikotea, eta Barandikarekin Lopezek. Lehen fasea amaituta, beraien multzoetako lehen postuan bukatu dute bi bikoteek bi garaipen erdietsi ondoren.
Finalerdietako lehen partida Goikoetxea-Zabala eta Erkiaga-Irastorza bikoteek jokatuko dute; bigarren partidan Beaskoetxea-Lekerika eta Barandika-Lopez bikoteak neurtuko dira.