Isolamendu termikoa hobetzea helburu duten lanak abiatu ditu udalak Itsas kiroldegiab Ate eta leiho berriak jarriko dituzte, eta terrazako zoruan tela asfalfikoa ur filtrazioak ekiditeko. Lanek 62.000 euroko aurrekontua dutela iragarri du udalak.
Instalazio hauen bueltan aurreko beste hobekuntza lan batzuk egin direla ere gogoratu nahi izan du udalak: fokuak ipini zituzten errioaren ertzeko pasealekuan, "neguan iluntzean entrenatzen duten bitartean piraguista eta arraunlariek Urola ibaian argia izateko; eraikinaren kanpoko belardia ere egokitu zutela azaldu du.