Datorren asteartean egingo da partaidetzazko aurrekontuen bilera irekia

Juan Luis Romatet

2022 eta 2023 urteetara begira abian jarritako partaidetzazko aurrekontuen prozesua bozketa fasean sartu da. Datorren asteartean, urriaren 4an, bilera irekia egingo da udaleko pleno aretoan. 

Aste Santuen bueltan abiatutako prozesua amaitzear da. Herritarrek aurkeztutako 20 proposamen edo proiektu pasatu dira bozketa fasera, eta zumaiarrek izango dute aukera beraien hiru gogokoenak aukeratzeko. Astelehenean ekin zioten fase honi, eta urriaren 14ra arte izango da aukera botoak emateko. 

Horren guztiaren berri emateko, datorren asteartean, hilaren 4an, bilera irekia egingo da udaletxeko pleno aretoan. Bozketa fasera pasa diren proposamenen xehetasunak, eta kanpoan geratutako proiektuen inguruko nondik norakoak azalduko dituzte 18:00etan hasiko den ekitaldian. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide