Gaur amaituko dituzte samielak Artadin

Onintza Lete Arrieta 2022ko urriaren 1a

Osteguneko txakolin dastaketako une bat. (Maria Maya Manterola)

11:30etik aurrera, ume eta gaztetxoentzako jolasak eta puzgarriak egongo dira, eta Izer eta Alabier trikitilariak ariko dira giroa alaitzen.

Ostegunetik, San Migel egunetik, festan murgilduta daude Artadiko bizilagunak. Bertso saioak, afariak, pilota partidak eta txakolin dastaketa izan dituzte aurreko egunetan, eta gaur, larunbata, egun osoko egitarauak emango die amaiera jaiei.

Adin guztietako auzotarrentzako ekintzak prestatu dituzte:

Egitaraua

  • 11:30. Haur eta gaztetxoentzat jolasak, Inguru Abenturakoek gidatuta.
  • 12:00. Puzgarriak eta, aldi berean, trikitilariak: Izer eta Alabier.
  • 14:00. Auzoko eta elkarteko jubilatuen bazkaria.
  • 16:30. Arno zezenak eta pottokak.
  • 17:30. Puzgarriak.
  • 19:00. Sagardo dastaketa eta, aldi berean, trikitilariak: Izer eta Alabier.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide