Ion Brakamonte dirua biltzen ari da bere bidaiaren inguruko liburua kaleratzeko

Mireia Galarza Bastida 2022ko urriaren 1a

Amapatxa. Amets bat, bide bat da liburuaren izena, eta adierazi duenez, bere bizipenak kontatzeaz gain, helburua indigenei laguntzea ere izango da. "Amazoniako natiboei lagundu nahi diet, bai pandemiagatik umezurtz geratu ziren umeei, bai bertan dauden emakumeei ere". 

Ion Brakamontek ia Amerika osoa zeharkatu zuen duela bi urte eta erdi inguru, Argentinatik hasi eta Ameriketako Estatu Batuetara arte. Orain, bere bizipenak biltzen dituen Amapatxa. Amets bat, bide bat liburua kaleratzeko diru-bilketa jarri du martxan. Hemen egin daiteke ekarpena. 

Brakamonteren hitzetan, "bidaia liburu desberdina" da, eta bere bizipenak kontatzeaz gain, helburua indigenei laguntzea ere izango dela adierazi du. "Amazoniako natiboei lagundu nahi diet, bai pandemiagatik umezurtz geratu ziren umeei, bai bertan dauden emakumeei ere", gaineratu du. Gainera, dohaintza bat denez, errenta aitorpenean %25eko onura izango dute dirua ematen dutenek. "100 euroko kopurura arte, Aldundiak ekarpena bikoiztu" egingo duela adierazi du bidaiariak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide