Giro ederrean agurtu dituzte samielak Artadin

Mireia Galarza Bastida 2022ko urriaren 3a

Eguraldi ezin hobearekin eman zioten amaiera samielei larunbatean Artadin. Zezen eta pottokak nahiz haur eta gaztetxoentzat jolasak eta puzgarriak egon ziren egunean zehar.

Eguraldi ezin hobearekin eman zioten amaiera samielei larunbatean Artadin. Umeen eguna izan zen larunbatekoa, eta dozenaka familia elkartu ziren auzoko ekintzetan. 

Zezen eta pottokak nahiz haur eta gaztetxoentzat jolasak eta puzgarriak egon ziren egunean zehar, eta etxeko txikienek gozatu ederra hartu zuten bertan. Amaitzeko, sagardo dastaketa eta Izer eta Alabier trikitilariak izan ziren Artadin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide