Neguko baratza tailerra izango da gaur Keretxudiko Baratze Parkean

Maria Maya Manterola

Doako tailer honetan neguan baratzeari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko landatu daitezkeen barazkiei eta landareak zaintzeko gomendioei buruz hitz egingo dute.

Furgobaratzak bisitak egiten ditu Sareko Baratze Parketara: aholkuak ematen dituzte, arazoak konpontzen laguntzen dute edo praktika egokiak proposatzen dituzte. Gaur, 18:00etatik 19:30ak bitarte, neguan baratzeari probetxua ateratzeko gakoez arituko dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide