'Cinco lobitos' filmarekin ekingo dio Ostarrenak udazkeneko denboraldiari

Maria Maya Manterola 2022ko urriaren 4a

Alauda Ruiz de Azua zinemagile barakaldoarraren filma hautatu du Ostarrenak ostegun honetako zine forum saiorako. Aita Mariko aretoan botako dute, 19:00etan.

Ama izan berri da Amaia (Laia Costa), eta konturatu da ez dakiela oso ondo nola izan. Bikotekidea kanpora joan da lan kontuengatik, eta gurasoen etxera itzultzea erabaki du, Euskal Herriko kostaldeko herri polit batera. Horrela, haurra zaintzeko ardura partekatuko du. Amaiak ez daki, ordea, ama izan arren alaba izateari utziko diola.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide