Irati Osak laugarren egin du Munduko Txapelketan

Maria Maya Manterola

Gazteenak izan arren, beren indarra erakutsi dute K2an Irati Osak eta Arantza Toledok. Europako Txapelketa absolutuan lortutako brontzeari esker jokatu ahal izan dute mundu mailakoa, Ponte de Liman (Portugal). 

Irati Osak erakustaldi ederra eman zuen igandean Ponte de Liman jokatutako mundu mailako proban. Piraguista zumaiarra Arantza Toledorekin batera aritu zen K2an, eta orain artean bezala, maila bikaina dutela erakutsi zuten biek ere. 

Bigarren porteoan aurreko hiruek ihesari ekin bazioten ere, gai izan ziren horiek harrapatu eta berriz ere dominaren jokuan sartzeko. Bukaerako metroetan erabaki zen sailkapena, eta laugarren helmugaratu ziren Osa eta Toledo. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide