Aldi baterako ofizial igeltsero bat kontratatuko du udalak

Maria Maya Manterola

Ostirala izango da eskaerak aurkezteko azken eguna. Lanbidera jo beharko dute interesdunek eskaera horiek aurkezteko, eta udaletxean aurkeztu beharko dituzte merituak.

Igeltsero bat aldi baterako kontratatzeko deialdia abian du udalak. Hautaketa prozesuan parte hartzeko, Lanbiden aurkeztu beharko dira eskaerak ostirala baino lehen, hilak 7. Lanbidek udalari bidalitako curriculumean agertzen diren merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa Zumaiako Udaleko erregistroan aurkeztu beharko da, oinarrietan zehazten den bideetako bat erabiliz. Lanpostuaren funtzioarekin zerikusia duen elkarrizketa praktikoa egingo dute gero. 

Azaldu dute hasiera batean baja bat ordezkatzeko izango dela, eta gero, 2023ko aurrekontuekin batera aurkezten den lanpostuen zerrenda organikoan ofizial igeltsero plaza berri bat sortuko dela kontuan izanik, plaza sortzen denean, izendapen berri bat egingo dela, hutsik dagoen plazari lotuta. Izendapen honen iraupena, beraz, gehienez 3 urterako izango da.

Ikusi hemen Lanbideren deialdia. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide