Hondarribiko Grand Slameko finalean izango da Lopez larunbatean

Maria Maya Manterola

Argazkia: Jai Alai News.

Barandikak eta Lopezek Erkiaga-Irastorza bikoa izango du aurkari finalean Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Hala ebatzi zen joan den larunbatean leku berean jokatutako finalaurrekoan. 

Indartsu iritsi da Barandika-Lopez bikotea Hondarribiko Grand Slameko finalera. Izan ere, orain arteko hiru partidak irabazi dituzte. Larunbatean jokatuko den finalean, beraz, kolore gorria izango dute soinean. Urdinez arituko dira Erkiaga eta Irastorza. 

Partida 18:00etan izango da Jostaldi pilotalekuan, eta sarrerak eskuragai daude, helbide honetan. ETBk zuzeneko faltsu batean eskainiko du finala larunbatean bertan, 22:00etan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide