Bikote dibortziatu bat Balira joan da, erabat maiteminduta dagoen alabak duela 25 urte beraiek egin zuten akats bera egin ez dezan.
Ostiralean, larunabatean, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da filma, 19:30ean.
Haurrentzat, Nire zirkua
Zirkuko familia batean jaioa, 12 urteko Laurak bere bizitza gaztearen zati handi bat biran eman du, Bill aita bakar eta pailazo profesionalarekin. Baina, ezkutuan, bizitza tradizionalago bat amesten du. Bere ahalmen akademikoa aitortzen dion irakasle berriari esker, Laurak bere ametsa betetzea lortzen du: eskola pribatu batera joatea... Bill espiritu libreak onar dezake "bere neska txikia" beste ezpal batekoa dela?
Igandean ikusi ahal izango da, 17:00etan.