Kalean da urriko Baleike aldizkaria

Maria Maya Manterola 2022ko urriaren 6a

Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek euro baten truke eskuratu ahal izango dute, ohiko salmenta puntuetan.

Jose Ignacio Murua topografo pasaitarrak eta Miguel Zubimendi zumaiarrak hartu dute azala: herriko erdigune geografikoa topatu zuen bigarrenak; oroigarri xumea ezarri bigarrenak. Horren inguruan aritu dira luze eta zabal. Hitz tantak atalean, Joar Garate bertsolari gaztea elkarrizketatu dugu. Maitane Diaz de Cerio Sarasketa, berriz, Esku Hutsik elkarteaz eta heriotza perinatalez nahiz jaio osteko heriotzen dolu prozesuez aritu da elkarrizketa nagusian. Erretratua ataleko orrietara, berriz, erretiratu berri den Maria Teresa Ibarra udaletxeko administrari ohia eta parrokiako organista ohia eraman dugu. 

Hori guztia eta gehiago, urriko Baleike aldizkarian. Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek euro baten truke eskuratu ahal izango dute, ondoko salmenta puntuetan: Ogi berri Amaia plaza, Agurtzane, Mandala, Aizpurua, A3, Arkupe eta BM supermerkatua. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide