Ludotekako txanden zozketa egin dute

Maria Maya Manterola

Astean bi egunez joan ahal izango da haur bakoitza Ludotekara. Zozketa egin dute dagoeneko, eta zerrenda ikusgai dago. 

Urriaren 10ean, astelehenarekin, hasiko da ikasturtea Ludotekan. Izen-emateak jaso ondotik egin dute egunen zozketa hezitzaileek, eta jakinarazi dute haur bakoitzak astean bi egunez joan ahal izango duela Ludotekara, zerrendan zehaztutako egunetan. Dena den, zabalik da oraindik ere izena emateko aukera, leku gutxi batzuk geratzen direla eta. 

Bestalde, Ludoteka gertutik ezagutzeko aukera ere izango dute guraso eta tutoreek. Gaur izango da ate irekien azken eguna. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide