Ion Brakamontek 'Amapatxa. Amets bat bide bat' proiektua aurkeztuko du gaur jendaurrean

Maria Maya Manterola

Argazkia: Arnaitz Rubio Aprea.

Bere bizipenak kontatzeaz gain, indigenei laguntzeko xedearekin jaio da Brakamonteren proiektua. Bidaia liburua kaleratzea da asmoa, eta horren berri emateko, aurkezpen ekitaldia egingo du gaur Alondegian. 

Ion Brakamontek ia Amerika osoa zeharkatu zuen duela bi urte eta erdi inguru, Argentinatik hasi eta Ameriketako Estatu Batuetara arte. Orain, bere bizipenak biltzen dituen Amapatxa. Amets bat, bide bat liburua kaleratzeko diru-bilketa jarri du martxan. Hemen egin daiteke ekarpena. 

Proiektuaren nondik norakoak jendaurrean argituko ditu gaur Brakamontek. Alondegiko Oxford aretoan izango da aurkezpena, 19:00etan.

 

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide