Eskuak gaitzat dituen askotariko neurri eta formatutako artelanak biltzen ditu Zuloaga Fundazioak proposatutako erakusketak. Artelan horiek jendaurrean erakusteaz gain, ordea, artisauen lanaren inguruan hitz egiteko beta ere hartuko dute. Hain zuzen, Ignacio Suarez Zuloaga ariko da bihar, astelehena, Oxford aretoan bertan, gaiaren inguruan. Saioa 18:30ean izango da.