Datorren astean eskainiko du Ttanttaka teatroak Semea pixka bat motelago dabil soilik antzezlana, hilaren 14an, 20:00etan Aita Marin. Mia ezinbesteko emakume bat da, beste asko bezala; ezinbestekoa bere etxeko eguneroko bizitzan. Bere deabruen aurka borrokatzen du, ama, aita, alaba eta senar "disidente" bat zaintzen dituen bitartean, baina norbaitengan jartzen badu bere indarra, bere seme Brankorengan da, pixkanaka mugikortasuna galarazten ari zaion izen gabeko gaixotasun bat baitu.
Teatro Paraísoren Úniko haur antzerkia, berriz, urriaren 23an taularatuko dute, 12:00etan. 6 urtetik gorako ikusle guztientzako ikuskizuna da, eta anaia-arreba baten jaiotzagatiko zeloek haurrarengan eta gertuko ingurunean zer eragin dezaketen adieraztea du helburu. Txotxongiloaren eta antzerki errealistenaren teknikak nahasiz, haurren zeloen gai kezkagarriaren inguruan hausnartuko dugu komediaren ildotik, beren gordintasun osoan aurrez aurrez behatuz zeloei, baina umorea galdu gabe.
Bi emanaldietako sarrerak Turismo Bulegoan nahiz sarrerakzumaia.eus atarian eskura daitezke aurrez.