Joseba Sarrionaindiak parte hartuko du Irakurri Matte taldearen astearteko saioan

Aitziber Arzallus

Bizitzea ez al da oso arriskutsua? liburuaz jardungo dute Alondegiko Moila gelan, 18:00etan hasita. Uxue Alberdi idazle eta literaturzaleak gidatzen duen Zumaiako irakurle taldea.

Asteartean, Joseba Sarrionandia idazle iurretarraren bisita izango dute Irakurri Matte irakurle taldeko kideek, eta saioan, haren Habanako gaukarien trilogiako hirugarren alea komentatuko dute: Bizitzea ez al da oso arriskutsua?.

Uxue Alberdi idazle eta literaturzaleak gidatzen duen irakurle taldeak hamaikagarren ikasturtea du Zumaian. Hilabetean behin Alondegiko Moila gelan biltzen dira taldekideak, irakurritakoak norberari zer ekarri eta iradoki dion partekatzeko. Saio guztiak astearteetan egiten dituzte, 18:00etan.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide