Udaleko Kultura Sailaren eskutik, Ttanttaka teatroak ostiralean Zumaian eskainiko duen antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean. Lotura honetan parte hartu daiteke.
Sinopsia
Mia ezinbesteko emakume bat da, beste asko bezala; ezinbestekoa bere etxeko eguneroko bizitzan. Bere deabruen aurka borrokatzen du, ama, aita, alaba eta senar "disidente" bat zaintzen dituen bitartean, baina norbaitengan jartzen badu bere indarra, bere seme Brankorengan da, pixkanaka mugikortasuna galarazten ari zaion izen gabeko gaixotasun bat baitu.